Jaffnako penintsula
Itxura
Jaffnako penintsula | |
---|---|
Mota | penintsula |
Geografia | |
Koordenatuak | 9°41′12″N 80°06′02″E / 9.686722°N 80.100632°E |
Kokapena | Northern Province (en) Jaffna District (en) |
Ur-gorputza | Indiako ozeanoa |
Jaffnako penintsula (tamileraz: யாழ்ப்பாண குடாநாடு, Yálpána Kudánádu) eremu eta penintsula bat da[1] Ipar Probintzian, Sri Lankan.[2] Bertan dago probintziako hiriburua den hiria, Jaffna, eta antzinako tamilen Naga erresumetako eta Erdi Aroko Jaffna erresumako lurralde gehienak hartzen ditu. Penintsula, batez ere, urez inguratuta dago, eta lur-zerrenda txiki batek lotzen du uhartearen gainerakoarekin. Bere formak kobra edo suge buru baten antza du.
Jaffnako penintsula historikoki hiru lurraldetan banatu da: Vadamarachchi, Thenmarachchi eta Valikamam; gaur egun hiru horiek Jaffna barrutiko sailak dira.[3]. Penintsulatik 25 km mendebaldera, Analativu uhartea dago.
2004ko Indiako ozeanoko lurrikarak gogor eragin zion kostalde hau.